Zergatik
adoptatu?
Adopzioari buruzko informazioa
Jakin ezazu animalia bat di-da batean nola adoptatu
-
Zer egin behar da adoptatzeko?
Etorri gurera lasai astelehenetik larunbatera 10etatik 14etara, edo webgunean, gustatu zaizun animaliaren bat ikusi baduzu, deitu telefono-zenbaki honetara ordutegi berean, eta gustura jarriko gara zurekin harremanetan. Telefono-zenbakia: 943 37 66 50.
-
BADU KOSTURIK TXAKUR BAT ADOPTATZEAK?
Aterpetxeko txakur guztiak (ar zein eme) desparasitatuta, esterilizatuta, txertoak jarrita, mikrotxipa eta pasaportea dutela adoptatzen dira. 100 € ordaintzen dira dohaintza gisa.
-
BADU KOSTURIK KATU BAT ADOPTATZEAK?
Aterpetxeko katu guztiak (ar zein eme) desparasitatuta, esterilizatuta, txertoak jarrita, eta katu-leuzemiaren eta -immunoeskasiaren proba eginda adoptatzen dira. 90 € ordaintzen dira dohaintza gisa.