Katu hauetako bat zurea izan daiteke
Katu bat adoptatzea erabakitzen denean, oso kontuan hartzekoa da felido txiki bat izango dugula; horregatik, arreta berezia jarri behar zaio segurtasunari, balkoiei, leiho zabukariei, kalerako ateari eta abar. Katu bat eduki nahi badugu, garrantzitsua da esterilizatuta egotea (ar zein eme), errazagoa izango baita harekin bizitzea. Katuak beste animalia batzuekin ere bizi daitezke, betiere egokitzeko beharko duen denbora baten ostean.
Kontuan hartzekoa da katuak oso independenteak direla: nahikoa dute harrien erretilua garbi edukitzea eta egun osorako nahikoa jan-edan izatea.
ZUHAIZPE aterpetxeko katu guztiak txertoak jasota, esterilizatuta eta desparasitatua daude, eta katu-immunoeskasiaren eta -leuzemiaren proba eginda.
Gure katuetako bat adoptatzea erabaki baduzu, gustura emango dizkizugu aholkuak. Gogoan izan, beti, izaki bizidun bat adoptatzea erabaki duzula, eta zure erabakia izan dela; horregatik, hemendik aurrera zure erantzukizuna da hura zaintzea eta hartaz arduratzea. Guk jakin behar duzun guztian lagunduko dizugu.
ESKERRIK ASKO
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.
ACEPTAR