Harrera
Boluntariotza egiteko beste modu bat
Aldi baterako
harrera
Gure babeslekuan behar bereziak dituzten animaliak daude; txakur eta katu kumeak ere iristen zaizkigu, ama galdu dutenak edo edukiontzietan abandonatu dituztenak, errepidean aurkitzen dituztenak, autoen motorretan aurkitzen direnak, eta abar.
Animalia hauek oso mendekoak dira eta harrera-etxeetara joan behar dute behar duten denboran zainduak izateko (gutxi gorabehera 2-3 hilabete; denbora horretan, kumeen bilakaeraren jarraipena egiten dugu). Denbora hori igaro eta indartsu daudenean adoptatuak izateko, guk arduratzen gara etxe egokia bilatzeaz.
Harrera
mugagabea
Harrera-etxe mugagabe izatearen helburua da adinagatik adoptatuak ez diren eta, oro har, tratamendu kronikoak behar dituzten animaliei laguntzea.
Boluntario bihurtzea eta harrera-etxe moduan aritzea esperientzia oso eder eta aberasgarria izan daiteke zuretzat, eta oso baliagarria laguntzen diegun animalientzat.
Etxe batean bizitzeko aukera izango dute, familia baten berotasuna sentituz; beti da hobea hori, animalia asko dauden babesleku batean bizitzea baino.