Lagundu
LAGUNDU
EGIN ZAITEZ BAZKIDE. Zure laguntzaren beharrean gaude.
Hilean 8,20 euroren truke aterpetxeko bazkide izango zara, eta aterpetxea mantentzen lagunduko duzu.
Donazio eta bazkide-kuotak ordaintzeko kontua:
KUTXA
IBAN ES65 2095 5001 04 1060290920
HARRERA-ETXEA
Kume jaioberri baten lehenengo egunak oso garrantzitsuak izaten dira, 24 orduko zainketa behar izaten baitute; aterpetxean, ordea, ez dugu denbora hori izaten; horregatik da hain garrantzitsua harrera-etxearen zeregina. Han, biberoiez elikatzen dira harik eta beren kabuz jaten ikasten duten arte, eta pare bat hilabeteren ondoren behin betiko adoptatuko dituen norbait bilatzez arduratzen gara.
Zoritxarrez, umealdi bereko txakurkume jaioberri asko iristen zaizkigu aterpetxera; amarik gabe daudenez, arrisku asko izaten dituzte, eta harrera-etxe baten beharra izaten dute, non bizi bilatu bitartean.
Animalia zaharrenek izaten dute adoptatzeko aukera gutxien, osasun-arazoak izaten baitituzte haien adinagatik. Guk, babes-etxekook, harreran eramatera animatu nahi zaituztegu; gure kontu haien tratamenduak, kontsultak, botikak eta abar.
EZ DITZATELA ATERPETXEAN IGARO HAIEN BIZITZAKO AZKEN EGUNAK!
LAGUNTZEKO BESTE MODU BAT
Boluntario izateko zer egin daitekeen galdetzen diguzue aterpetxera etortzen zareten askok. Oro har, hauen beharra izaten dugu:
tapakiak, izarak, eskuoihalak, txakurrentzako berokiak, egunkari zaharrak (erizaindegian erabiltzen ditugu), katuentzako hazkagailuak, jostailuak, ogi gogorra (zaldi, untxi eta ahuntzentzat), txakurrentzako oheak.